The Dwarves

martxoa 28th, 2008

irudi batThe Dwarves Illinois estatuko garage-punk-rock talde basatia dugu. Horren adibiderik argiena izan zen 2006an Azkena Rock jaialdian eskeini zuten zuzeneko ikusgarria. Bere eragin musikalen artean The Cramps, AC/DC, The Germs edota Dead Kennedys moduko taldeak azaltze dira. Chicagoko eskenan sortzen da taldea 80. hamarkada hasieran, horrela Blag Dahlia eta bere lagunek zoramena berezkoa duten elementu batean bilakatu dute. Bere musika estilo ezberdinetan mugitzen da, hasiera hasieratik disko esanguratsuak plazaratu dituztelarik, kasuan kasu, “Horror Stories” edota “Blood, Guts & Pussy” klasiko bilakatutako ezinbesteko diskoa. Bere azken lana “The Dwarves Must Die!” deitzen da eta bertan Eric Valentine, Josh Freese, Dexter Holland edota Nash Kato moduko musikariak aritu dira. Nudismoa, erlijioa eta heriotza azaltzen dira bere disko honetan, guztia abesti sendo eta arinez hornitua. Lagin gisa, esan taldeko “HeWhoCanNotBeNamed” kideak kitarra jotzen du guztiz biluzik. Talde indartsua eta zuzenean ikusgarria, rock musika ulertzeko era berezia duena.

Marah

otsaila 29th, 2008

Governors + Sharon Stoner

otsaila 23rd, 2008

Noise On Tour Pops: Art Brut + Dynamo + Borrokan

otsaila 23rd, 2008

Noise On Tour Pops: American Music Club + Audience

otsaila 22nd, 2008

Max Romeo

otsaila 21st, 2008

Aurresalmenta: 18,00 euro (Kafe Antzokia, Brixton Denda, Power records, Massive, Streetwarriors eta brixtonrecords@gmail.com bidez erreserbak egiteko). Txarteldegian: 22,00 euro.

irudi batMaxie Smith (aka Max Romeo, Kingston, 1947) reggae musikak eman duen abeslaririk garrantzitsuenetarikoa da, eta ez hori bakarrik, baizik eta mundu osoan errespetatua dena. Kantari gutxi egon dira reggae estiloaren barruan Max Romeok bezain ondo jakin dutenak gospelaren ikutu erlijiosoa, soul musikaren intimotasunarekin eta ghettoko jendearen hitza uztartzen. Bere hasierak 60. hamarkadan kokatzen dira, 17 disko inguru publikatu ditu, eta gainera hasiera hasieratik izan du arrakasta, hain zuzen “Wet Dream” abestia eta honen hitzak bakarrik balio dute jamaikar musika munduratu duten izarren artean kokatzeko Max Romeoren musika. Garai haretan abesti honi esker Erresuma Batuan gogor sartu zuen momentuko reggae artistarik ospetsuena bilakatuz. Gurean lehen aldiz izango den artista haundia.

Anestesia + Vicepresidentes

otsaila 16th, 2008

Nada Surf

otsaila 16th, 2008

irudi batNew Yorkeko hirukotea den Nada Surf taldeak bere bostgarren disko berriaren plazaratze data iragarri du, hain zuzen “Lucky” diskoa otsailaren 5ean argitaratuko da, berau taldearen eta John Goodmanson (Death Cab For Cutie, Blonde Redhead, Sleater-Kinney) ekoizlearen artean burutu dutelarik. Honetaz gain diskoa osatzen duten abestietan kolaborazio ezberdinak izan dituzte, kasuan kasu, Ben Gibbard (Death Cab For Cutie), Ed Harcourt, John Roderick (The Long Winters) eta Phil Wanderscher (Jesse Sykes & the Sweet Hereafter) musikariak.

Nada Surf power pop eta pop-rock alternatiboa jorratzen dituen talde estatubatuarra da, kitarra zorrotzak, pop melodiak, energia eta emozioa, bizitasuna eta abesteko errazak diren testuak egiten dituzte. Beraien eragin musikalen artean Cheap Trick, Teenage Fanclub, Weezer, Pavement, Foo Fighters, Posies edota Pixies moduko taldeak azaltzen dira. Taldea eskolako bi lagun artean sortzen da, Matthew Caws eta Daniel Lorca. Garai haretan lagun biak talde ezberdinetan jotzen zuten, baina 1994ean zeukaten Because Because Because taldea gaur egun den Nada Surf bilakatzen da. Handik urte batzuetara bikotearekin bat egiten du Ira Elliot bateriak, Fuzztones taldean aritutakoa.

The Godfathers

otsaila 9th, 2008

irudi batIngalaterrako rock talde mitikoa den The Godfathers bere jatorrizko formazioarekin elkartzen da bere lehen diskoa izan zen “Hit By Hit” lanaren erredizioa ospatzeko. Disko “berri” honi beste 19 abesti gehiago gehitzen zaizkio bere 21. urteurrena ospatzeko. Lana haun datorren urtarrilaren 10ean izango da dendetan eta ondoren Ingalaterratik zehar eramango dien bira bat ekarriko duelarik. Madrilen eta Bartzelonan eskeini behar dituzten kontzertuekin Bilbokoak bat egiten du. Bira honen bukaera otsailaren 14ean izango da Londresen “St Valentine’s Massacre” kontzertu berezian.

The Godfathers izen berezia da Ingalaterrako rock musikaren joan etorria ulertzeko. Bere zuzeneko indartsu, freskagarri, rockeroak eta bere working class izpirituaren erreibindikazioa mundu osoan dira ezagunak. Kontzertu hauek bereziak izango dira, zeren taldearen jatorrizko kideak berriz batu dira bira hau egiteko eta zuzenean garai haretako abesti famatuenak jotzen dituztelarik. Babyshambles taldea momentuko rock’n'roll talderik hoberena dela uste baduzu etor zaitez The Godfathers taldearen kontzertua ikustera eta konturatuko zara gaizki zabiltzala!. Klasikoetan klasiko den taldea.

Gabriel Aresti Euskaltegiko Inaute Jaia

otsaila 1st, 2008

irudi batMozorroak, sketch-ak, dantzak, jokoak… Goizez eta arratsaldez.
Bazkaria Kafe Antzokian 14:00
Erromeria 21:00

Antolatzailea: Gabriel Aresti euskaltegia.